COVID-19: Azken datuak

Zazpi positibo gehiago azken orduetan: hiruna Baztanen eta Bortzirietan eta bat Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 13a, 07:54

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, zazpi positibo gehiago erregistratu dituzte gure lurraldean: hiru Baztanen (Irurita +2 eta Arizkun +1), hiru Beran eta bertze bat Zugarramurdin. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %3,29koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 151 pertsona zeuden (horietatik 23 ZIUn). Atzeman zituzten 82 kutsatuen batez bertzeko adina 41,2 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.079koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 396 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 5564 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 257 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 439 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 12, 2.492 proba egin zituzten (1.661 PCR eta 831 antigeno proba) eta horietatik 96k positibo eman zuten (%3,29)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 12, 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 151 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %55, Tuteran %7 eta Lizarran %2. Gainerako positiboak (%36) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 42.014 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, otsailak 12, 1.179 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 15.642 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%35), eta 15-29 urtekoak (%18). Ondotik, 15 urtetik beheitiko taldeak daude (%16), eta 30-44 urtekoak (%14). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%11) eta 75 urtetik goitikoek (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 41,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.299 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.079koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun