Koronabirusa

Leitzako eskolako 18 ikasle eta Elizondoko eskolako bertze 20 ikasle konfinatu dituzte azken orduotan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 12a, 13:42

Leitzako Erleta eskolan Haur Hezkuntzako 5 urteko 18 ikasle konfinatu dituzte eta Elizondoko eskolan, Haur Hezkuntzako bortz urtekoen gelan dauden zazpi ikasle eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailan dauden 13 ikasle.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, azken 24 orduotan Nafarroan 196 ikasle konfinatu dituzte, eta gaur egun guztira 1.1216  dira etxean konfinatuta dauden Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak. Gisa berean, konfinamendua bukatuta 60 ikasle itzuli dira gaur ikasgeletara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun