Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 396 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 559 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 257 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 436 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 11, 2.340 proba egin zituzten (1.366 PCR eta 974 antigeno proba) eta horietatik 96k positibo eman zuten (%4,1)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 11, 2 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 150 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira, eta 15 urtetik beheitikoak, %24 eta %22, hurrenez hurren. Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%21), eta 30-44 urtekoak (%20). Azkenik, 75 urtetik goitikoen taldeak (%7) eta 60 eta 75 urte bitartekoen taldeak (%6) kutsatze berrien %6 dira. Positibo berrien batez bertzeko adina 36,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.217 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.078koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!