Ia urtebete beranduago zelaira bueltatzeko aukera izanen du Nafarroako Preferente mailako Doneztebe futbol taldeak. Denboraldiko lehen partida jokatuko dute larunbat arratsaldean Zizurren. Baztan futbol talde nagusiak Azagran du partida. Asteburu honetan hastekoak ziren erregionaleko eta jubenil mailako taldeak ere, futbolean nahiz eskubaloian, baina Nafarroako Gobernuaren agindu berriak guttienez bertze bi astez gibelatu du konpetizio hauen hasiera.
FUTBOLA
Hirugarren mailan
- CD Peña Azagresa – Baztan, igandean 16:30ean Azagrako Miguel Sola zelaian.
Nafarroako Preferente mailan
- Rotxapea CD – Doneztebe, larunbatean 16:00etan El Irati zelaian.