Nafarroako garraiolariek manifestazioa deitu dute igande eguerdian Iruñean

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 11a, 20:00

Nafarroako Gobernuak ezarritako fiskalitatearen aldaketak, «zerga-kargaren igoera handia» suposatzen diela salatzen dute garraiolariek.

Fiskalitatearen aldaketaren eta bortz errepidetan ezarri nahi dituzten bidesari berrien kontra protesta eginen dute

Tradisna eta ANET garraiolarien elkarteek manifestazioa deitu dute otsailaren 14an, igandean Iruñean. «Merkantzia garraioan ari diren autonomoei Nafarroako Gobernuak ezarritako fiskalitatearen aldaketa eta Nafarroako ahalmen handiko bortz errepidetan kamioei bakarrik paratu nahi dizkieten bidesarien kontra» eginen dute protesta. Igandean 12:00etan dute hitzordua Baluarten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun