Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 394 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 555 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 255 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 434 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 10, 2.869 proba egin zituzten (1.742 PCR eta 1.127 antigeno proba) eta horietatik 97k positibo eman zuten (%3,4)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 10, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 159 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak eta 45-59 urtekoak dira (%27 eta %23, hurrenez hurren). Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%16), 60tik 75era bitartekoak eta 15 urtetik beheitikoak (%12). Azkenik, 75 urtetik goitikoen taldea (%10). Positibo berrien batez bertzeko adina 40,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.121 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.074koa.