Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 393 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 549 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 255 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 432 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 9, 3.042 proba egin zituzten (1.975 PCR eta 1.067 antigeno proba) eta horietatik 89k positibo eman zuten (%2,9)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 9, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 162 daude ospitalean, horietatik 28 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak eta 45-59 urtekoak dira, %25arekin. Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%15), eta 75 urtetik goitikoak (%13). Azkenik, 15 urtetik beheitikoen taldea (%12) eta 60 urtetik 75 urtera bitartekoena (%10). Positibo berrien batez bertzeko adina 42,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.024 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.073koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!