Azken datuen arabera, azkeneko bi asteotan 432,6 kasu positibo atzeman dituzte 100.000 biztanleko eta 196,5 azkeneko astean. Era berean, atzo 180 pertsona zeuden ospitaleratuak, horietatik 31 ZIUn.
Bi parametro horien konbinazioak, epidemiologikoa eta ospitaleratze tasarenak, Foru Erkidegoa oraindik ere «arrisku oso handiko» egoeran dagoela adierazten du gobernuaren iritziz, eta, beraz, aurreko asteko joera positiboa sendotzeko komeni dela prebentzio- eta babes-neurriei eustea.