Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 392 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 549 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 254 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 426 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 7, 1.652 proba egin zituzten (1.324 PCR eta 328 antigeno proba) eta horietatik 80k positibo eman zuten (%4,8)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 7, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 6 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 180 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%30), eta 15-29 urtekoak (%19). Ondotik, 30 eta 44 urte bitarteko taldeak eta 15 urtetik beheitikoak daude (%18). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%11) eta 75 urtetik goitikoena (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 59 emakumeak dira eta % 41 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 49.796 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.061ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!