'Euskal Herrian mugarik ez!' aldarrikatzeko elkartuko dira igande eguerdian Lizarrietan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 11a, 11:00
Ilbeltzaren 30ean elkarretaratzea egin zuten Lizuniagako pasabidean.

Ilbeltzaren 12an Pirinio Atlantikoetako prefeturak Ipar eta Hego Euskal Herria lotzen dituen zortzi pasabide ixteko agindua eman zuen. Alde bateko eta bertzeko herritarrek adierazi dutenez, «azken hilabete hauetan etengabeko presentzia militarra jasan behar dugu, okupazio giroa sortuz».

«Muga ixteko neurria eta militarren gehiegizko presentzia» salatzeko elkarretaratzea deitu dute EH Bai eta Baztan-Bidasoa EH Bildu taldeek otsailaren 14an, igandean, 12:00etan Lizarrietako lepoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun