Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 391 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 547 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 253 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 418 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 4, 3.248 proba egin zituzten (2.123 PCR eta 1.125 antigeno proba) eta horietatik 225ek positibo eman zuten (%6,9)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 4, 11 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 193 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%24) eta 30-44 urtekoak (%20). Ondotik, 15 urtetik beheitikoak daude (%19) eta 15 urtetik 29 urtera bitartekoak (%18). Azkenik, 75 urtetik goitiko taldeak (%13) eta 60-75 urtekoak (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 40,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 49.458 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.048koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!