COVID-19: Azken datuak

Lau positibo gehiago azken datuen arabera: bina Baztanen eta Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021eko otsailaren 3a

Atzo, otsailak 2, 1.434 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 7.204 pertsonek hartu dituzte bi dosiak Nafarroan.

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, lau positibo gehiago erregistratu dituzte gure lurraldean: bi Baztanen (Arraioz +1 eta Elizondo +1) eta bi Bortzirietan (Bera +a eta Lesaka +1). Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,9koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 197 pertsona zeuden (horietatik 32 ZIUn). Atzeman zituzten 167 kutsatuen batez bertzeko adina 39,9 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.042koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 388 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 542 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 251 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 415 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 2, 3.394 proba egin zituzten (2.209 PCR eta 1.185 antigeno proba) eta horietatik 167k positibo eman zuten (%4,9)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 2, 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 198 daude ospitalean, horietatik 34 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %58, Tuteran %17 eta Lizarran %9. Gainerako positiboak (%16) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 28.796 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, otsailak 2, 1.434 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 7.204 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beherakoak dira (%20), eta 15-29 urtekoak eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%19). Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%18). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeek eta 75 urtetik gorakoek kutsatze berrien %12 dira. Positibo berrien batez bertzeko adina 39,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 49.004 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.042koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun