Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 388 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 536 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 251 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 412 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 31, 2.993 proba egin zituzten (1.606 PCR eta 1.387 antigeno proba) eta horietatik 161ek positibo eman zuten (%5,4)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 31, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 4 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 207 daude ospitalean, horietatik 35 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%27), ondotik 15 urtetik beherako taldea (%19) eta 15-29 urtekoen taldea (%18). Haueen atzetik, 30 eta 44 urte bitarteko adingabeak daude (%15), eta 60 eta 75 urte bitartekoak (%14). Azkenik, 75 urtetik gorakoak %7 dira. Positibo berrien batez bertzeko adina 40,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 48.291 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.035ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!