Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 379 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 535 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 248 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 404 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 29, 3.489 proba egin zituzten (2.415 PCR eta 1.083 antigeno proba) eta horietatik 196k positibo eman zuten (%5,6)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 29, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 190 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%26), atzetik ditu 45 eta 59 urte bitarteko taldeak (%24) eta 30-44 urtekoak (%18). Ondotik, 15 urtetik beherakoen taldea dago (%12). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%11), eta 75 urtetik gorakoak (%9). Positibo berrien batez bertzeko adina 40,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 47.948 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.032koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!