Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 376 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 532 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 247 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 402 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 28, 3.548 proba egin zituzten (2.382 PCR eta 1.166 antigeno proba) eta horietatik 253k positibo eman zuten (%7,1)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 28, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 6 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 192 daude ospitalean, horietatik 32 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%28), eta atzetik 30-44 urtekoak eta 15-29 urtekoak (%20). Ondotik, 15 urtetik beherakoen taldea (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%11) eta 75 urtetik gorakoena (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 47.752 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.032koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!