COVID-19: Azken datuak

Bederatzi positibo gehiago atzeman dituzte: lau Bortzirietan, bina Malerrekan eta Baztanen eta beste bat Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021eko urtarrilaren 28a

Atzo arte txertoa hartu dutenak 2.800 dira. Atzo, zehazki, 259k hartu zuten bigarren dosia.

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, bederatzi positibo gehiago erregistratu dituzte gure lurraldean: lau Bortzirietan (Bera +2 eta Lesaka +2), bi Baztanen (Elizondo +1 eta Irurita +1), bi Malerrekan ( Doneztebe +1 eta Ituren +1) eta bat Leitzan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %7,3koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 190 pertsona zeuden (horietatik 32 ZIUn). Atzeman zituzten 228 kutsatuen batez bertzeko adina 39,3 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.020koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 375 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 530 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 246 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 399 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 27, 3.125 proba egin zituzten (1.882 PCR eta 1.234 antigeno proba) eta horietatik 228k positibo eman zuten (%7,3)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 27, 19 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 6 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 190 daude ospitalean, horietatik 32 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %52, Tuteran %16 eta Lizarran %8. Gainerako positiboak (%24) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 21.420 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, urtarrilak 27, 990 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 2.800 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%26), eta 30-44 urtekoak (%20). Atzetik datoz 15 urtetik beherakoen taldeak (%17) eta 15-29 urtekoenak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%12) eta 75 urtetik gorakoena (%9). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 47.499 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.026koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun