COVID-19: Azken datuak

Hamar positibo gehiago azken orduetan: bortz Bortzirietan, hiru Baztanen eta bi Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2021eko urtarrilaren 27a

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, hamar positibo gehiago erregistratu dituzte gure lurraldean, bortz Beran, hiru Elizondon eta bi Donezteben. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %5,4koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 191 pertsona zeuden (horietatik 30 ZIUn). Atzeman zituzten 191 kutsatuen batez bertzeko adina 39,3 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 1.020koa da.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 372 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 528 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 245 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 395 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 26, 3.514 proba egin zituzten (2.367 PCR eta 1.147 antigeno proba) eta horietatik 191k positibo eman zuten (%5,4)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 26, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 191 daude ospitalean, horietatik 30 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %70, Tuteran %11 eta Lizarran %5. Gainerako positiboak (%14) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 20.430 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, urtarrilak 26, 1.401 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 2.541 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak (%24) eta 15-29 urtekoak (%21) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (%18), eta 60 eta 75 urte bitartekoak (%15). Azkenik, 15 urtetik beherakoen taldea (%14) eta 75 urtetik gorakoena (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 47.271 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.020koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun