Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 370 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 525 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 245 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 390 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 25, 2.973 proba egin zituzten (1.704 PCR eta 1.269 antigeno proba) eta horietatik 246k positibo eman zuten (%8,3)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 25, 15 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 4 ZIUn, eta 8 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 205 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%23), eta 30-44 urtekoak (%20). Atzetik 15-29 urteko taldeak datoz (%20), eta 15 urtetik beherakoak (%17). Azkenik, 75 urtetik gorakoak (%10) eta 60tik 75era bitartekoak (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 59 emakumeak dira eta % 41 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 47.080 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.016koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!