Koronabirusa

Labiaga ikastolako 15 ikasle eta Sunbillako eskolako bertze 13 konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 25a, 13:46

Koronabirusaren intzidentzia goraka doan heinean, nabari dira ondorioak ikastetxeetan ere. Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, Nafarroa osoan 548 ikasle konfinatu dituzte asteburu honetan, horietatik 15 Berako Labiaga ikastolan (Lehen Hezkuntzako lehen mailakoak) eta bertze 13 Sunbillako eskolan (Haur Hezkuntzakoak). Ondoko egunetan Internetez hartu beharko dituzte klaseak.

Gaur gaurkoz, guztira 86 elkarbizitza taldetako eta 56 ikastetxetako 1.610 ikasle dira etxean daudenak, ikasleria osoaren %2,60.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun