Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 370 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 523 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 245 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 383 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 24, 1.737 proba egin zituzten (1.407 PCR eta 330 antigeno proba) eta horietatik 159k positibo eman zuten (%9,1)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 24, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 209 daude ospitalean, horietatik 27 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%23), eta 30-44 urtekoak (%19). Atzetik 15-29 urteko taldeak datoz (%18), eta 15 urtetik beherakoak (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%14) eta 75 urtetik gorakoena (%11). Positibo berrien batez bertzeko adina 42,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 46.834 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.008koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!