Koronabirusa

Nafarroara sartu eta Nafarroatik ateratzeko debekuak oraingoz otsailaren 15era arte iraunen du

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 24a, 09:20

Hala berresten da atzo Nafarroako Aldizkari Ofizialean María Txibite Nafarroako lehendakariak argitaratutako foru dekretu berezian.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta Nafarroako Ospitalearen Mikrobiologia Klinikoaren Zerbitzuak egindako txostenen arabera, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz hartutako aparteko prebentzio neurriak indartzea gomendatzen duten arrazoi epidemiologiko eta asistentzialak daude.

Horrela, hilabete bat luzatuko da Nafarroara sartu eta Nafarroatik ateratzeko debekua eta 23:00etatik 06.00etara etxeratzeko agindua otsailaren 15era arte luzatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun