COVID-19: Azken datuak

Hamar positibo gehiago azken orduetan: bortz Bortzirietan, lau Malerrekan eta bat Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 24a, 08:32

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, hamar positibo gehiago erregistratu dituzte gure lurraldean: bortz Bortzirietan (Bera +3, Lesaka +1 eta Etxalar +1), lau Malerrekan (Elgorriaga +2, Doneztebe +1 eta Oiz +1) eta bertze bat Elizondon. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %6,5ekoa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 199 pertsona zeuden (26 ZIUn). Atzeman zituzten 166 kutsatuen batez bertzeko adina 41,6 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 1.006koa da.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 368 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 522 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 245 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 379 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 22, 2.555 proba egin zituzten (2.178 PCR eta 357 antigeno proba) eta horietatik 166k positibo eman zuten (%6,5)

Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 22, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 2 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 199 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %52, Tuteran %11 eta Lizarran %10. Gainerako positiboak (%27) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 17.339 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, urtarrilak 22, 745 txerto paratu zituzten.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%32), eta 30-44 urtekoak (%18). Atzetik 15 eta 29 urte bitarteko taldeak datoz (%15), bai 15 urtetik beherakoak, bai 60tik 75era bitartekoak (%13). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea (%9). Positibo berrien batez bertzeko adina 41,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 46.675 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.006koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun