Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 364 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 521 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 245 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 374 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 22, 3.313 proba egin zituzten (1.807 PCR eta 1.506 antigeno proba) eta horietatik 262k positibo eman zuten (%7,55)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 22, 11 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 3 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 196 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30 eta 44 urte bitartekoak dira (%24), eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%20). Atzetik, 15 eta 29 urte bitarteko taldeak eta 60 eta 75 urte bitartekoak daude (%18). Azkenik, 15 urtetik beheitiko taldeak (%15) eta 75 urtetik goitikoak (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 41,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 46.509 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.001ekoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!