Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 358 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 520 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 245 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 372 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 21, 3.469 proba egin zituzten (2.405 PCR eta 1.064 antigeno proba) eta horietatik 313k positibo eman zuten (%9,02)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 21, 16 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 2 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 191 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%24), eta 30-44 urtekoak (%22). Atzetik 15-29 urteko taldeak datoz (%19), eta 60tik 75era bitartekoak (%13). Azkenik, 15 urtetik beherakoen taldeak eta 75 urtetik gorakoenak (%11). Positibo berrien batez bertzeko adina 43,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 46.247 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.000koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!