Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 352 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 516 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 241 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 363 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 19, 3.226 proba egin zituzten (2.231 PCR eta 996 antigeno proba) eta horietatik 206k positibo eman zuten (%6,3)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 19, 19 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 3 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 170 daude ospitalean, horietatik 18 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%22), eta 30-44 urtekoak (%20). Atzetik datoz 15 eta 29 urte bitarteko taldeak (%18) eta 60 eta 75 urte bitartekoak (%17). Azkenik, 15 urtetik beheitikoak (%12) eta 75 urtetik goitikoak (%11). Positibo berrien batez bertzeko adina 45,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 45.7037 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 997koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!