'Herri bat gara, mugarik ez!' aldarriarekin elkarretaratzea eginen dute larunbatean Izpegiko lepoan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 20a, 10:00
2020ko maiatzean mugen itxiera eta presentzia poliziala salatzeko elkarretaratzea egin zuten Izpegiko lepoan.

Aitzineko astean Pirinio Atlantikoetako prefekturak Ipar eta Hego Euskal Herria lotzen dituen hainbat pasabide ixteko agindua eman zuen. Gainera, bertako herritarrek adierazi dutenez «azken hilabete hauetan etengabeko presentzia militarra jasan behar dugu, okupazio giroa sortuz».

«Muga ixteko neurria eta militarren gehiegizko presentzia» salatzeko Baigorriko eta Baztango zenbait herritarrek urtarrilaren 23an, larunbatean, 15:00etan Izpegiko lepoan elkarretaratzea deitu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun