Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 346 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 509 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 238 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 357 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 17, 1.694 proba egin zituzten (1.344 PCR eta 350 antigeno proba) eta horietatik 158k positibo eman zuten (%11,7)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 17, 19 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 151 daude ospitalean, horietatik 14 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 eta 29 urte artekoak (% 26) eta 30 eta 44 urte artekoak (% 22) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (% 18) eta 60 eta 75 urte bitartekoak (% 14). Azkenik, 15 urtetik beheitikoen taldea ( % 12) eta 75 urtetik goitikoena (% 8). Positibo berrien batez bertzeko adina 41,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 45.258 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 995ekoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!