Unai Iantzi aniztarrak lehen aldiz irabazi du Euskal Herriko lokotx-biltze txapelketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko urt. 18a, 09:00
Gizonezkoen lokotx-biltze txapelketan parte hartu zutenen artean, Unai Iantzi aniztarra txapeldun.

Maika Ariztegi iturendarra bigarren izan zen lokotx-biltzen eta laugarren ingude altxatzen eta Josetxo Urrutia leitzarra hirugarren ingude altxatzen

Bi modalitatetako Euskal Herriko txapelketak jokatu zituzten larunbat eguerdian Abadiñon. Eskualdeko kirolarien parte-hartzea bikaina izan zen eta Nafarroako txapela hirutan irabazia duen Unai Iantzi aniztarrak Euskal Herriko txapela lehen aldiz jantzi zuen lokotx-biltze txapelketan, bere marka hobetuz gainera (6:02). Maika Ariztegi iturendarra txapeldunorde izan zen lokotx-biltzen eta laugarren ingude altxatzen eta Josetxo Urrutia leitzarra hirugarren izan zen ingude altxatzen, txapeldunak baino altxaldi bat guttiagorekin.

Lehenik, emakumezkoen lokotx-biltze txapelketa jokatu zen. Ultzamako Ainhoa Iraizoz nagusitu zen (7:32), bigarren izan zen Maika Ariztegi iturendarra (7:56) eta hirugarren Arabako Zuriñe Frutos (8.13).

Emakumezkoen lokotx-biltze txapelketako podioa: Iraizoz txapeldunaren ondoan, Maika Ariztegi (bigarrena) eta Zuriñe Frutos (hirugarrena).

Ondotik, gizonezkoen lokotx-biltze txapelketan unai Iantzik lortu zuen txapela, marka bikain batekin (6.02). Bertze nafarrak, Aitor Blancok lortu zuen bigarren postua (6.14). Ondotik, bizkaitarrak sailkatu ziren, Aritz Martin (6.22) eta Patrick Saitua (6.45), Xabier Vegas arabarra bosgarren izan zen (6.46), Mattin Jauregi gipuzkoarra seigarren (7.03), Jon Vegas arabarra zazpigarren (7.14) eta Uxer Mozo gipuzkoarra zortzigarren (7.34).

Ondotik, emakumeen ingude-jasotze txapelketa jokatu zuten, 10 kiloko ingudearekin, minutu eta erdian ahalik eta jasoaldi gehien egitera. Hiru bizkaitarrek osatu zuten podioa. Txapeldun, Karmele Gisasola izan zen (97 jasoaldi), bigarren Valentina Rancel (91 jasoaldi) eta hirugarren Nerea Egurrola (90 jasoaldi). Podiotik jasoaldi bakarrera gelditu zen Maika Ariztegi iturendarra (89 jasoaldi). Garazi Arruti bizkaitarra bosgarren izan zen (85 jasoaldi) eta Esti Cidad arabarra seigarren (80 jasoaldi).

Azkenik, gizonezkoak aritu ziren 18 kiloko ingudearekin. Gipuzkoako Gorka Etxeberriak eta Iosu Marturet nafarrak 87na jasoaldi egin zituzten, baina gipuzkoarra pisuz arinagoa izanik, beretzat izan zen txapela Josetxo Urrutia leitzarra bietatik jasoaldi bakarrera gelditu zen (86 jasoaldi) podioko hirugarren koxkan. Igotz Ardeo bizkaitarra laugarren izan zen (80 jasoaldi), Unai Goitia gipuzkoarra bosgarren (78 jasoaldi), Jon Ander Malaina bizkaitarra seigarren (77 jasoaldi), Unai Ardeo bizkaitarra zazpigarren (77 jasoaldi) eta Pablo Alvarez bizkaitarra zortzigarren (67 jasoaldi).

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun