Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 342 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 509 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 238 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 356 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 16, 1.963 proba egin zituzten (1.654 PCR eta 309 antigeno proba) eta horietatik 158k positibo eman zuten (%8,1)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 16, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 133 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%26), eta 30-44 urtekoak (%21). Ondotik, 15-29 urteko taldeak eta 75 urtetik goitikoak daude (%17 bi kasuetan). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%13), eta 15 urtetik beheitikoak (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 47,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 45.059 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 991ekoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!