Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 341 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 508 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 237 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 355 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 15, 2.925 proba egin zituzten (1.740 PCR eta 1.185 antigeno proba) eta horietatik 195ek positibo eman zuten (%6,7)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 15, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 0 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 131 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%30), eta 15 eta 29 urte bitartekoak (%22). Ondotik, 30-44 urteko taldea (%19) eta 60tik 75era bitartekoa (%11). Azkenik, 75 urtetik gorakoak daude (%10), eta 15 urtetik beherakoak (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 44,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 44.901 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 990ekoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!