Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 341 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 507 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 237 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 354 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 14, 2.861 proba egin zituzten (1.989 PCR eta 872 antigeno proba) eta horietatik 238k positibo eman zuten (%8,3)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 14, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 2 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 130 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%24), eta 30-44 urtekoak (%22). Ondotik, 15-29 urteko taldea (%18) eta 60tik 75era bitartekoa (%16). Azkenik, 15 urtetik beheitikoak daude (%15) eta 75 urtetik goitikoak (%5). Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 44.706 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 988koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!