COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo gehiago atzeman dituzte azken datuen arabera: bana Beran, Elizondon eta Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 14a, 08:21

Moderna txertoaren lehen 500 dosiak iritsi dira Nafarroara. Txerto hau osasun-langileei jarriko diete.

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, hiru positibo gehiago erregistratu dituzte gure lurraldean: bana Beran, Elizondon eta Sunbillan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %7,9koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 130 pertsona zeuden (14 ZIUn). Atzeman zituzten 213 kutsatuen batez bertzeko adina 47,3 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 987koa da.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 336 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 504 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 237 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 352 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 13, 2.691 proba egin zituzten (1.777 PCR eta 914 antigeno proba) eta horietatik 213k positibo eman zuten (%7,9)

Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 13, 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 130 daude ospitalean, horietatik 14 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %52, Tuteran %24 eta Lizarran %10. Gainerako positiboak (%14) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 8.361 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, urtarrilak 13, 909 txerto paratu zituzten.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%23), eta 75 urtetik goitikoak (%22). Ondotik, 15-29 urteko taldea (%18) eta 30-44 urtekoa (%14). Azkenik, 15 urtetik beheitikoak daude (%13) eta 60tik 75era bitartekoak (%10). Positibo berrien batez bertzeko adina 47,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 44.468 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 987koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun