Kamioi ibiltari hori Tolosako (Okzitania - Frantzia) Unibertsitateak utzi dio Nafarroako Gobernuari, EGALURG lankidetza-sarearen esparruan. Sare horretako kide da Navarrabiomed ikerketa biomedikoaren zentroa.
Kiko Beteluk, Nafarroako Larrialdietako zuzendariordeak azaldu duenez, hilabete eta erdi ibiliko da Nafarroan barrena eta, horrela, osasun zentroak «libre utziko dira beren betiko martxarekin segitzeko, unitate mugikorrean txertoa jartzen segitzen den bitartean».