COVID-19: Azken datuak

Zazpi positibo gehiago azken orduetan: hiru Beran eta bina Sunbillan eta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 12a, 08:30

Atzo, urtarrilak 11, behin betiko datuen arabera Nafarroan 162 positibo atzeman zituzten

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, zazpi positibo gehiago erregistratu dituzte gure lurraldean: hiru Beran, bi Sunbillan eta bertze bi Elizondon. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %8,4koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 128 pertsona zeuden (16 ZIUn). Atzeman zituzten 162 kutsatuen batez bertzeko adina 42,5 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 981ekoa da. 

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 334 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 501 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 236 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 348 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 11, 1.927 proba egin zituzten (1.191 PCR eta 736 antigeno proba) eta horietatik 162k positibo eman zuten (%8,4)

Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 11, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 128 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %59, Tuteran %11 eta Lizarran %10. Gainerako positiboak (%20) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 6.594 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, urtarrilak 11, 1.088 txerto paratu zituzten.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 eta 29 urte bitartekoak dira (%27), eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%24). Ondotik, 30 eta 44 urte bitarteko taldea (%18) eta 60 eta 75 urte artekoa (%12). Azkenik, 75 urtetik gorakoak daude (%10) eta 15 urtetik beherakoak (%9). Positibo berrien batez bertzeko adina 42,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 57 emakumeak dira eta % 43 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 44.060 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 981ekoa da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun