Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 335 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 499 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 236 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 345 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 10, 1.369 proba egin zituzten (1.157 PCR eta 212 antigeno proba) eta horietatik 133k positibo eman zuten (%9,7)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 10, 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 128 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%22), eta 15-29 urtekoak (%20). Ondotik, 30-44 urteko eta 60-75 urteko taldeak, %17rekin. Azkenik, 15 urtetik beherakoak (%15) eta 75 urtetik gorakoak (%9). Positibo berrien batez bertzeko adina 42,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 43.898 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 980koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!