Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 332 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 496 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 236 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 342 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 9, 1.664 proba egin zituzten (1.456 PCR eta 208 antigeno proba) eta horietatik 154k positibo eman zuten (%9,3)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 9, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 125 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%25), eta 15 eta 29 urte bitartekoak (%24). Ondotik, 15-29 urteko taldea dator (%20). Azkenik, 15 urtetik beheitikoen taldea dago (%14), 60tik 75era bitartekoen taldea (%10) eta 75 urtetik goitikoen taldea (%7). Positibo berrien batez bertzeko adina 40,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 43.765 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 978koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!