Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 326 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 495 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 236 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 342 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 8, 2.960 proba egin zituzten (1.860 PCR eta 1.100 antigeno proba) eta horietatik 160k positibo eman zuten (%5,4)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 8, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 127 daude ospitalean, horietatik 14 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%25), eta 15 eta 29 urte bitartekoak (%19). Ondotik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dator, %18rekin. Azkenik, 30 eta 44 urte bitartekoen taldea dago (%17), 75 urtetik gorakoena (%12) eta 15 urtetik beherakoen taldea (%9). Positibo berrien batez bertzeko adina 45,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 59 emakumeak dira eta % 41 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 43.611 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 976koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!