Pandemiaren lehen ondorioak argi eta garbi nabaritu ziren martxoko eta apirileko heriotza kopuruen gorakadetan. Gero, itxialdia amaitu eta udako lehen hilabeteetan, heriotza tasa iragan urteetako kopuruetara apaldu zen baina, batez ere irailean, herrietako «ez-besten» ondotik, heriotza tasa bikoiztu egin zen. 2020ko irailean 39 pertsona hil ziren, 2017-2019 epealdiko irailekin konparatuz gero %116,67 gehiago. Gero azaroan, Bera eta Lesakako zahar etxeetako agerraldien ondotik, berriz ere goiti egin zuen heriotza kopuruak. 2017-2019 epealdian batezbertze 25 pertsona hil ziren azaroan eta, 2020ko azaroan 45 pertsona hil ziren, %80 gehiago aitzineko urteetako azaroekin konparatuz gero.
2020 datuak aitzineko urteetako datuekin alderatuta, gure lurraldean heriotza tasak % 22 egin zuen gora iaz.