Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 321 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 490 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 236 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 335 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 7, 2.666 proba egin zituzten (1.056 PCR eta 1.610 antigeno proba) eta horietatik 182k positibo eman zuten (%6,8)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 7, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 129 daude ospitalean, horietatik 14 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%27), eta 15 eta 29 urte bitartekoak (%25). Ondotik, 30-44 urteko eta 60-75 urteko taldeak daude (%21 eta %11, hurrenez hurren). Azkenik, 75 urtetik goitikoen taldea dago (%9), eta atzetik 15 urtetik beheitikoen taldea (%7). Positibo berrien batez bertzeko adina 43,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 43.451 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 976koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!