Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 322 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 489 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 236 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 328 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 6, 2.103 proba egin zituzten (1.737 PCR eta 366 antigeno proba) eta horietatik 139k positibo eman zuten (%6,6)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 6, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 124 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 eta 29 urte bitartekoak dira (%35), eta 60 eta 75 urte bitartekoak (%18). Ondotik, 30-44 urteko eta 45-59 urteko taldeak datoz, %17rekin. Azkenik, 15 urtetik beheitikoen taldea dago (%7), eta 75 urtetik goitikoen taldea (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 40,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 43.269 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 976koa da.