Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 322 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 489 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 236 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 328 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 5, 1.861 proba egin zituzten (1.185 PCR eta 676 antigeno proba) eta horietatik 155ek positibo eman zuten (%8,3)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 5, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 122 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%23), eta 15-29 urtekoak eta 30-44 urtekoak (%21). Ondotik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%14), eta 75 urtetik goitikoena (%12). Azkenik, 15 urtetik beheitikoen taldea dago (kutsatze berrien %9). Positibo berrien batez bertzeko adina 43,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 62 emakumeak dira eta % 38 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 43.130 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 975ekoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!