COVID-19: Azken datuak

Positibo bakarra atzeman dute azken orduetan: Beran bat

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 5a, 09:18

Atzo, urtarrilak 4, behin betiko datuen arabera Nafarroan 147 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 59 gehiago.

Gaur ezagutzera eman diren datuen arabera, atzo positibo bakarra erregistratu zuten gure lurraldean: bat Beran. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %6,5ekoa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 123 pertsona zeuden (19 ZIUn). Atzeman zituzten 147 kutsatuen batez bertzeko adina 43,4 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 974koa da.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 322 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 490 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 237 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 330 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 4, 2.274 proba egin zituzten (1.480 PCR eta 794 antigeno proba) eta horietatik 147k positibo eman zuten (%6,5)

Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 4, 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 123 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %73, Tuteran %12 eta Lizarran %8. Gainerako positiboak (%7) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%25), eta 15-29 urtekoak (%22). Ondotik, 30 eta 44 urte bitarteko taldea dago (%20), eta 60 eta 75 urte bitartekoa (%13). Azkenik, 15 urtetik beheitikoen eta 75 urtetik goitikoen taldeak daude, kutsatze berrien %10ekin. Positibo berrien batez bertzeko adina 43,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 42.975 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 974koa da.

 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun