Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 322 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 490 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 237 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 330 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 3, 827 proba egin zituzten (590 PCR eta 237 antigeno proba) eta horietatik 66k positibo eman zuten (%10,6)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 3, 0 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 0 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 126 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak dira 15-29 urtekoak (%31) eta 45-59 urtekoak (%30). Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%16), eta 60tik 75era bitartekoa (%9). Azkenik, 15 urtetik beheitikoen eta 75 urtetik goitikoen taldeak daude (%7, hurrenez hurren). Positibo berrien batez bertzeko adina 41 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 42.828 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 973koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!