COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo gehiago azken datuen arabera: bi Lesakan eta bat Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 3a, 09:15

Atzo, urtarrilak 2, behin betiko datuen arabera Nafarroan 66 positibo atzeman zituzten.

Gaur ezagutzera eman diren datuen arabera, atzo hiru positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bi Lesakan eta bat Elizonon. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %6,8koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 129 pertsona zeuden (21 ZIUn). Atzeman zituzten 66 kutsatuen batez bertzeko adina 36,8 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 971koa da.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 321 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 487 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 236 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 330 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 2, 974 proba egin zituzten (664 PCR eta 310 antigeno proba) eta horietatik 66k positibo eman zuten (%6,8)

Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 2, 2 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 0 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 129 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %55, Tuteran %12 eta Lizarran %5. Gainerako positiboak (%28) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak (%29) eta 30-44 urtekoak (%26) dira. Ondotik, 45etik 59ra bitarteko taldea dago (%24), eta 15 urtetik beheitikoak (%11). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%7), eta 75 urtetik goitikoena (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 36,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 42.740 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 971koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun