Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 321 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 486 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 236 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 328 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 1, 1.287 proba egin zituzten (1.073 PCR eta 214 antigeno proba) eta horietatik 103k positibo eman zuten (%8)
Covid-19ak jota, atzo, urtarrilak 1, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 2 ZIUn, eta (5) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 130 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 urtetik 59 urtera bitartekoak dira, eta 15-29 urtekoak, berriz, % 25. Ondotik, 30 eta 44 urte bitartekoek (%17) eta 15 urtetik beheitikoek (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%13), eta 75 urtetik goitikoak (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 36,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 42.674 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 968koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!