Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 321 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 485 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 234 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 328 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 30, 2.473 proba egin zituzten (1.608 PCR eta 865 antigeno proba) eta horietatik 139k positibo eman zuten (%5,6)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 30, 12 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta (2) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 139 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 urtetik 59 urtera bitartekoak dira, eta 15-29 urtekoak, berriz, % 25. Ondotik, 30 eta 44 urte bitartekoek (%17) eta 15 urtetik beheitikoek (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%13), eta 75 urtetik goitikoak (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 42.426 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 963koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!