Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 321 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 484 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 234 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 328 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 29, 1.751 proba egin zituzten (986 PCR eta 765 antigeno proba) eta horietatik 130ek positibo eman zuten (%7,4)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 29, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta (1) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 136 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 eta 29 urte bitartekoak dira (%25), eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%23). Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%20), eta 15 urtetik beheitikoak eta 60tik 75era bitartekoak (%12). Azkenik, 75 urtetik goitiko taldea dago (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 40,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 42.287 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 961ekoa da.