Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 321 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 484 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 234 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 328 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 28, 1.792 proba egin zituzten (1.002 PCR eta 790 antigeno proba) eta horietatik 102k positibo eman zuten (%5,7)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 28, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 139 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%27); ondotik, 15 eta 29 urte bitartekoa (%20). Ondotik, 30 eta 44 urte bitarteko taldeak (%16) eta 75 urtetik goitikoak (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%12) eta 15 urtetik beheitikoen taldea (%10). Positibo berrien batez bertzeko adina 45,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 59 emakumeak dira eta % 41 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 42.157 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 960koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!