COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan positibo bakarra atzeman dute: Leitzan bat

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 28a, 07:17

Atzo, abenduak 27, behin betiko datuen arabera Nafarroan 60 positibo atzeman zituzten.

Gaur ezagutzera eman diren datuen arabera, atzo positibo bakarra atzeman zuten gure lurraldean: Leitzan bat. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %6,5ekoa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 129 pertsona zeuden (18 ZIUn). Atzeman zituzten 60 kutsatuen batez bertzeko adina 38,6 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 958koa da.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 320 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 484 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 234 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 328 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 27, 921 proba egin zituzten (673 PCR eta 248 antigeno proba) eta horietatik 60k positibo eman zuten (%6,5)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 27, 2 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 0 ZIUn, eta (0) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 129 daude ospitalean, horietatik 18 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %75, Tuteran %8 eta Lizarran %5. Gainerako positiboak (%12) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%25); ondotik, 15 eta 29 urte bitartekoa (%22). Ondotik, 30 eta 44 urte bitarteko taldeak eta 15 urtetik beheitikoak kasuen %17 dira. Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%12), eta 75 urtetik goitikoena (%7). Positibo berrien batez bertzeko adina 38,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 43 emakumeak dira eta % 57 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 42.055 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 958koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun