COVID-19: Azken datuak

Positibo bakarra atzeman dute azken orduetan: Urdazubin bat

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 27a, 08:25

Atzo, abenduak 26, behin betiko datuen arabera Nafarroan 72 positibo atzeman zituzten.

Gaur ezagutzera eman diren datuen arabera, atzo positibo bakarra atzeman zuten gure lurraldean: Urdazubin bat. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %5,6koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 130 pertsona zeuden (19 ZIUn). Atzeman zituzten 72 kutsatuen batez bertzeko adina 38,6 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 958koa da.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 320 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 484 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 233 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 328 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 26, 1.275 proba egin zituzten (969 PCR eta 306 antigenoen proba) eta horietatik 72k positibo eman zuten (%5,6)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 26, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 0 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 130 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %68, Tuteran %18 eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%11) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%29), eta atzetik 15 urtetik beherakoak (%27). Ondotik, 15 eta 29 urte bitarteko, 30 eta 44 urte bitarteko eta 60 eta 75 urte bitarteko hiru taldeek kasuen %12 dute. Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 38,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 47 emakumeak dira eta % 53 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 41.995 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 958koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun